Hasiera Aralarko San Migel Santutegia


 

San Migel in Excelsisko Hermandade santuak Kofradiarekin zerikusi handia duen instituzioa dugu. Bere helburua izan da San Migelen irudia herriz herri zeramatenak atenditzea.

     

Aspaldi fundatua da Hermandadea eta bere kargu zuen San Migelek bisitatzen zuen herri bakoitzean etxe bat bilatzea bertan apezak eta haien laguntzaileak ostatatzeko eta irudia zaintzeko gauean. Etxeko jabeari Hermano titulua ematen zitzaion. Horren ordainean hauetakoren bat Santuariora igoz gero bertan dohain ostatatzeko aukera zuen.

Herri bakoitzean Hermandadea etxe jakin bati lotua izaten zen eta horren ondorengo jabeek bere gain hartzen zuten zeregin hori.

  San Migelen irudia Iruñako bere despedidan
San Migelen irudia Iruñako bere despedidan
 

1916an, Kofradia berritzearekin batera, Hermandadearen estatutu berriak onartu ziren. Herri bakoitzean Hermano bat besterik ezin izango dela diote eta ez dela Hermandaderik izango ez bada Aingeruaren bisita egongo den lekuetan edo santuarioren aldeko diru-laguntzak burutuko dituztenetan.