Hasiera Aralarko San Migel Santutegia


 

1865. Madrazo eta Kuntztar Pedro, artean adituak, santutegia bisitatzean esmaltezko erretaula ikusi eta miretsi egin zuen. Publikatu zituen bi lanetan horren berri eman zuen eta horrela zabaldu zen garaiko arte eta historiako adituen artean bitxi horren ezagutza. Ordutik aurrera Erdi Aroko zilargintzako lanik bikainenetakoa bilakatuko zen.

 

1884. Alfontso XII., Espainako erregea, Beteluko balnearioan zegoela, Abuztuaren 2an, Lekunberritik santutegira igotzen da, Astiztar Bizentek utzitako zaldiaren gainean. Berarekin igo ziren: Gerra-Ministroa zen Quesada generala, bere laguntzaile zen Sexto dukea eta bere mediku pertsonala zen Dr. Camisón.

1889. Iruñeko elizbarrutiak antolaturik, erromesaldi erraldoi bat iristen da santutegira Iruñetik eta beste lekutatik, Espainian kristau presentziaren XIII. mendeurrena ospatzeko.

  Parrokietako gurutzeen prozesioa santuariora
Parrokietako gurutzeen prozesioa santuariora
 

1899. Abuztuaren 25ean beste erromesaldi handi bat antolatzen da Aralarko santutegian, XIX. mendeko bukaera ospatzeko asmoz. Ia 20.000 jende bildu zen. Ospakizunetan 47 parroki-gurutze bateratu ziren inguruko bailaretatik etorrita: Sakana, Larraun eta Araiztik, hain zuzen ere.

1902. Abuztuaren 18an, Espainako errege Alfontso XIII.ak bisitatu zuen santutegia. Oinez igo zen Uharte-Arakildik gora.

1909. En septiembre sube al santuario el escritor y pensador Miguel de Unamuno, quien relata su experiencia en un artículo incluido en su obra “Por tierras de Portugal y de España”.

 

1925. Urte honetan iristen da, lehenbiziko aldiz, argindarra santutegira, talde elektrogeno bati esker. Gero kable egonkor baten bitartez argindarra bermatu egiten da. Urte honetan jartzen da ere lehenbiziko telefonoa santutegian.

 

1931. Aralarko santuarioa ekainaren 4an "Tesoro Artístico Nacional"eko monumentu Historiko-artistikoa deklaratu zuen Errepublikako Instrukzio publikoko eta Arte Ederretako Ministerioak.

1936. Lehenengo automobila iritsi zen santuariora. Donostiako matrikula zuen SS 7945 "kotxe-oruga" bat. Errepiderik izan ez arren lortu zuen santuarioraino iristea.

  1936ko hilbeltzaren 12an iritsi zen santuariora lehenengo berebila: kotxe-oruga bat
1936ko hilbeltzaren 12an iritsi zen santuariora lehenengo berebila: kotxe-oruga bat
 

1942. Sute baten ondorioz, santutegiko ostatua erabat suntsitua gelditzen da, baina zorionez tenpluari ez zaio ezer gertatu.

1965. Irailean mustutzen da Guardetxetik (Bustingorrieta dermiotik) santutegirako bide berria. Baraibartik (Larraun bailara) Guardetxeraino 1949az geroztik bidea egina zegoen.

1966. Nafarroako Diputazio Foralak santutegiko ostatu berria eraikitzeko erabakia hartzen du. Esparru ezberdinez osotua egonen da: berezko ostatua, taberna eta babesleku irekia edukiz. Cíatar Jose Luis Arkitektuaren gain jartzen da proiektuaren gauzatzea, Arteagatar Julianen laguntzarekin. Obrak 1968an hasi ziren eta 1972ko iraila arte ez ziren bukatu.

1972. Diputazio Foralaren agindupean dagoen Principe de Viana Erakundeak santutegiaren berriztatze lan osoari ekiten dio, Íñiguez Almech-tar Franciscoren zuzendaritzapean. Orduan berregindo da kupularen zinborrio oktogonala.

1979. “Erik Belgiarra” delakoak zuzentzen duen lapur taldeak santutegian sartu eta gauez esmalteak lapurtzen ditu, zurezko euskarritik erauziz.

1981. Aralarko esmalteen xehetasun zehatzak Interpolen bitartez zabaldu izanari esker, lapurtutako esmalteak toki ezberdinetan agertzen dira: Paris, Erroma eta Ganten. Baina ez dira pieza guztiak berreskuratzen.

1982. Uharte-Arakil eta santutegia zuzenean elkartzen duen bide berria zabaltzen da.

1991. Segurtasun neurri egokien artean, maiatzaren 20an ezartzen da berriz ere bere lekuan, santutegian, esmaltezko frontala.

1996. El 30 de diciembre, el Gobierno de Navarra, mediante Decreto Foral, declara Bien de Interés Cultural al frontal de esmaltes románico del santuario de San Miguel de Aralar, por constituir una de las obras más importantes de la esmaltería medieval europea.

1997. Nafarroako Gobernuak aurrera eramaten ditu azkeneko berriztapen lanak San Migelgo santutegian, teilatua berrituz, teilatupeko zaborrak kenduz, berogailua zorupean ezarriz eta abar. Lanek 10 hilabete irauten dute Santxotar Jabier arkitektuaren zuzendaritzapean.

2001. 1945. urteaz geroztik santutegiko kapilau zen Aierbetar on Inozentzio hiltzen da.

2002. Ostatuaren birmoldatze lanak hasten dira, jatetxe eta kafetegi bilakatzeko asmoz.