Hasiera Aralarko San Migel Santutegia


 

Franzisko Iñiguez eta Jose Esteban Uranga publikatutako emaitzen arabera, 1969 eta 1973 urteen artean santutegian eginiko miaketetan, hauxe agertzen zuten: IX. mendeko, karolingio garaiko templu bat bazela, gaur egungo santutegia zutitzen den leku berean. Guregana iritsi den temlu prerromaniko honen aztarna bakarrak erdiko absidean dauden sillar txiki batzuk dira, besteak baino kolore ilunagoa dute eta herradura formako hiru leiho ábside berean. Kruzeroan dagoen boveda baten hasiera ere gelditzen zaigu.

Karolingio garaiko templu hau, nabe bakarrekoa, portxe batekin, gainean kapera txiki bat izango zuen, karakol eskailera batzuen bitartez iristen zena. Eliza primitivo hau, prerromaniko itxurakoa, musulmanek izan zuten gerra kanpaina batek suntsitu zuela suposatzen da, 924 ean, Abderraman III-ak egin zuen gerra kanpaina bezela, iruñako erreinuko lurraldeetan barneratu zirelarik. Edo eta, sute batek suntsitu zuela pentsatu dezakegu.

 

Santuario erromanikoko absideak
Santuario erromanikoko absideak

 
Santuarioa iparretik ikusia
Santuarioa iparretik ikusia