Inicio Santuario de San Miguel de Aralar


 

1. MIKEL GURIA

MIKEL, MIKEL,
MIKEL GURIA,
GORDE, GORDE,
EUSKAL HERRIA

Guazen euskaldunak
Aralar’era
Mikel Aingerua
bisitatzera

Aralar mendira
igo gaitezen
Mikel Ikusteaz
ez gera aspertzen

Aitortu dezagun
bere aurrean,
naiko degula ill
geren fedean

Euskalen lurrean
giñaden jaio,
gure sinismena
bizirik dago.

Errekaredoren,
fede garbia,
sekulan gezurrez
nasi ez dedilla

Aurrekoetatik
degu ikasi
oso ziñez eusten
lege onari.

 



Egiak ziyozkan
Españiari
probetxu mesede
asko ekarri.

Eztegu nai autsi
Kristau legea
ez dotriña gaiztoz
gaur nastutzea.

Osorik osoan
guztia gordez
eztezagun saldu
gezurren ordez

Alperrik Satanas
leiatuko da:
eztigu galduko
sinismen ona.

Euskaldunak pobre
izan gindezke;
euskaldunik ezta
federik gabe.

Aralar’tik Mikel
begira dago,
Luzbelek partetik
eztu izango

  Llegada de las cruces parroquiales al santuario de Aralar. 2003
Llegada de las cruces parroquiales al santuario de Aralar. 2003
 

2. AGUR, MIKEL AINGERU

AGUR, MIKEL AINGERU
AGINTARI AUNDIA
IZAN BETI TRONUNTZAT
ARALAR MENDIA

Aditu euskaldunen
hitz miñez beteak.
bota Euskal-Erri’tik
deabruen jendeak.

Bakarrikan nai degu
gure Jaungoikoa,
fede bat, bataio bat
biotz bat osoa

Atera zazu, Mikel,
ezpata zorrotza
dragoi liberal ori
utzitzeko ill otza.

Bazoaz Aralar’a
Aingeru Santua,
zerua iristeko
man eguzu eskua

 

3. SAN MIGELEN BERSOAK

El padre Donostia recogió en Beruete, de boca de Sabina Oiartzun, que lo aprendió de su abuela Juana María, esta canción

San Migelen bersoak – kantatzera
aditu nai duenik –iñor baldin bada;
berri txarrak dabiltza – mundutik barrena,
notezioso nasiak – geienak al dira
Aingerua lapurrak – eramana dala.

Maiatzeko ilaren – amaikagarrena
San Migelen lapurrak – sarti ziradena;
bai ta ere arrobatu – berak nai zutena;
Azkeneko Erlikide – aingeruarena
orrek ematen digu – biotzean pena.

San Migela joan da – lenengo pregunta:
ogi ta ardoa – eskatu digute,
oriek egan (edan) eta- egin dute junte;
“Orain para ditzagun – sokakin lotute,
goazen Frantziera – San Migel artute”

San Migeli lenengo – eldu zitzaiona
bakarrik balebilke – ure zer peona;
etorri lioke – egun bat ona,
azio ori egiña – damuko zaiona,
projimo lege jaunaz – usa dezaiona

  Procesión del Corpus de Aralar. 1942
Procesión del Corpus de Aralar. 1942
 

4. O AINGERU BIZKORRENA

O Aingeru bizkorrena
Miguel Deuna
bizitzan guri begira.
gure burrukan Otoitze gizu
Migel Deuna Alaxe

Jaunak nai zaitu Lenengo
Migel Deuna
bere semeak zaitzeko;
gure burrukan
otoitz egizu
Migel Deuna

Andre Mariaz zuk dezu,
Migel Deuna,
kopeta lenik agertu;
gure burrukan
otoitz egizu
Miguel Deuna

Betiko Deabru ori,
Migel Deuna
zapaldu dezu gogorki;
gure burrukan
otoitz egizu
Migel Deuna

 

 




O Gure Buruzagia,
Migel Deuna
ziñez zaitu Eliz Ama;
gure burrukan
ototiz egizu
Migel Deuna

Aingeru zintzo ta azkarra,
Migel Deuna,
begira iguzu maiteki;
gure burrukan
otoitz egizu
Migel Deuna.

Zaitu gaitzazu gau t’egun
Migel Deuna,
euskaldunen zaitzalea;
gure burrukan
otoitz egizu
Migel Deuna.